Gernikara biziten joatea onerako izan zan
- 2018
- ARRATZU
Gizonek kartetan egiten ebenean ez eben dirurik jokatzen, ardaoa baino ez. Tutean, musean, briskan-eta jokatzen eben. Gizonak astelehenetan Gernikara joaten ziran txahala saltzeko atxakiagaz, eta meriendatxua janda bueltetan ziran etxera; amak, ostera, bendejea saldu eta arineketan etxera.
Barriemoilea: Marivi Aretxederreta Zabala