• 2007
  • PLENTZIA
Atzera

Abereen gaixotasunak

 

Mamitis edo hotzikareagaz arazoak izan dabez. Mamitis ez da hotzikara konpletoa, baina mamitis bere handik dator. Oraintsu bere euki dau behi batek mamitisa. Oraindokarren ez dira izango 3 urte be behi eder bat euki ebena, eta txahalak bere onak. Oindino umeak bere badaukiez. Txahal onak hazten ebazan, esnea eukan hainbat. Errape handiegia eukala konturatu ziran, eta beterinarioari abisau eutsien. Mamitisa eukalakoan egozan. Behia gangreneak joteko puntuan egon zala esan eban beterinarioak. Barrunte bat egin, beste bat egin… eta azkenean, errape guztia jausi jakon. Injekzinoakaz saneau zan okelea ipinteko moduan.

 

Barriemoileak: Pilar Askazibar eta Floren Etxebarria

Erakundeak: Labayru Fundazioa eta Maruriko udala