• 2020
  • ZIORTZA-BOLIBAR
Atzera

17 urtegaz erradioa egin eban

 

Erradioak egitea eta montetea zan bere afizinoa. 17 urtegaz aparatu bat montau eban, osorik. Domeka baten, aparatua amaitu eta entxufau ebanean, ez eban funzionetan. Etxean korronte zuzena eukien, eta polarizazinoa ez eban behar dan moduan konektau; alderantziz konektau eban. Ha ondo konektau, eta bat-batean musikea joten hasi zan. Gauza handia izan zan. Bolibartarrak harrituta geratu ziran berak egindakoagaz.

 

Barriemoilea: Jesus Urkidi Celaya