• 2014
  • BILBAO
Return

La Sallen ikasteko bekea lortu

 

Beka bat jaso eban, eta beka horri eskerrak Bilboko kolegio on baten ikasteko aukerea euki eban, lasalletarren Santiago Apostol deritxan kolegioan, Bilbo erdi-erdian. Hori salto inportantea izan zan beretzat. Han be bere bizitzako beste pertsonaia inportante bi ezagutu ebazan: anaia Iñaki Olabeaga, La Salleko frailea eta oso abertzalea; eta baita Patxi Ezkiaga be, ingeleseko irakaslea eta frailea hau be. Uste dau Patxik sari batzuk jaso dituala euskal literatura-mailan, batez be poesia-arloan.

Eskola horretan be ikusten eban zelan euskaldunek euren taldetxua egiten eben. Erdaldunak be asko egozan. Jakina, Francoren garaiak ziran, eta dana zan España una grande y libre, católica, apostólica y romana. Baina euren oasiak be han egozan: Iñaki Olabeaga, Patxi Ezkiaga, pelota-partiduak…

 

Informer: Xabier Eskauriatza

Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa