Katalintxu
- 2010
- BERRIZ
Ziminterak egiteko lehenengo gailurra eta gero saihetsak ipinten dira; ostean plastikua ganetik. Gaur egun piper hazia martian ereiten dabe, lehen ostera, satsean ereiten ebenean beti otsailean; otsailaren hogeita bian, beti egun horretan. Gaur egun martian ereiten dabe, piperra lurrean satsean baino arinago erneten dalako.
Piperraren kasuan ilbehereari ez deutsie kasu handirik egiten, ze piperrak beti egon behar dau loran. Kipulearen kasuan ostera, bai ereiteko eta bai landarea ipinteko ilbehereari begitu behar jako.
Barriemoilea: Bitori Undabeitia
Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia