Asiloa
- 2017
Gerra-denporan sano txarto pasau eben, eta gerraostean bere behar asko egin behar izan eben. Hilebete baino gehiago egin eban herrian eskonbroak eta basoetan alanbradak kentzen. Ganaduei buztarria ipini eta Artebakarrara joaten ziran; han Burdin Hesia egoan pinuagaz eginda, eta hareek pinuak ekarten ebezan, gero subastetako. Horreek beharrok egiten etxe bakotxetik batek joan behar izaten eban; derrigorra izaten zan. Behar egitearren, eguerdian indaba-latea emoten eutsien jateko, besterik ez.
Egilea: Labayru Fundazioa
Barriemoilea: Bingen Etxebarria
Erakundea: Labayru Fundazioa