Mezatara derrigor
- 2019
- ATXONDO
Ume-denporatik ezagutu dauz udatiarrak Bakion; Bilbotik eta Madriletik etorten ziran. Hareei etxeko jeneroa saltzen joaten zan. Flechak Bakioko etxe batean bizi ziran eta eurei be janaria saltzen eutsen. Gogoratzen dau, baten, janaria kobretan joan eta ez eutsiela kasurik egin. Han itxaroten egoala ogi-zakuz beteriko kamioia agertu zan eta ogi zati bat hartu eta etxera joan zan. Ez zan normala etxean ogia jatea. Bidean jan eban ogi hori, etxean ezer esan ez egioen.
Barriemoilea: Virginia Abio