Pelotan olgau
- 2012
- MUNDAKA
Umeen denpora-pasetako bat txori-habiak ikusten joatea izaten zan. Lehenengo txoriai kargu hartu eta ikusi egiten eben non egoan habia. Gero txorikumak jaioten ziranean, eurak lumatu arte itxaroten eben habira hurbiltzeko. Lumak urten arte ezin ziran kumak ikutu, ostean txori-ameak gorrotau egiten eban habia.
Gero, lumatuta egozanean harrapatu eta jan egiten ebezan. Batzuetan umeak konturatu orduko, txorikumak hegaraztu eta alde egiten eben eta ezer barik geratzen ziran .
Barriemoilea: Rikardo Lejarreta
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala