Piperrak kontserbetako moduak
- 2013
- URDULIZ
Gizonen beharra izaten zan ganaduari azpiak ateratea. Ganaduek gaur zementozko azpia daukie. Satsa atzeratu eta pilotu egiten dira; eta etxetik kanpora eroaten da. Lehen baserri-etxe handi baten eukien kortea. Aitak esaten eban satsa hobeto egoala babespean kanpoan baino. Satsa zenbat eta egonago egon bere lekuan, ongarri hobea ei zan; euriak kanpoan garbitu egiten dau eta gitxitu egiten da daukan indarra.
Kortan ikaragarrizko mendia eukiten eben gordeta. Neguan barrutietara botaten zan satsa. Aitak alfafea eta sekulabedarra ereiten eban asko. Horreek lurrak neguan atzenduta, kantsauta, egoten ziran. Orduan neguan idiakaz eroandako satsa botaten jakon; eta udabarrian ha satsa garbitu egiten zan, euriak busti egian eta negurako bedar gozoa etorri eiten, esnerako ona.
Barriemoilea: Maribel Gorostizagoiza