Akerrak nafarreria kendu
- 2007
- MARURI-JATABE
Zulo bateko txilibituak egiten be ibilten ziran leizar erramakin. Oso erraza da egiteko. Udabarrian urak igoten deutso leizarrari, kutxillo kirtenagaz jo-jo egiten jako azala apurtu barik eta klak ateraten da azala osorik buelta-erdia emonda. Gero ahoa eta arnasa-bidea egiten jakoz, txistuagaz busti, azala sartu eta bere lekuan ipinten da. Holan, arnasea botateko zuloa eta arnas-bidea dituanez, fi-fi-fi-fi jo egiten dau.
Barriemoilea: Jesus Eguzkiza
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa