Sagarrak ostu ostean konfesau behar izatea
- 2018
- BEDIA
Denpora haretan euskerazko musikea entzutea debekatuta egoten zan. Ezkutatuta ibilten ziran. Gabonetan baino ez eben ateraten (tokadiskoa). Osterantzean, goian eukien gela handi batera igon eta hantxe entzuten eben musikea. Gerra sasoian errefuxiatuak egon ziran euren etxean. Ordutik gela handi bat egoan 4-5 ohegaz, eta horri gelaorri kuartela deitzen eutsien. Harrapau ezkero, kartzelara eroateko motibo nahikoa zan hori.
Barriemoilea: Juanita Bastida
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala