San Juan
- 2012
- MUNGIA
Antxina, jente partidea batzen zan, jentea behar izaten zan txarria hilten laguntzeko. Lehenengo gantxoagaz koiu behar zan txarria, eta besteek kaderetatik hartzen eben txarria eta hilteko lekuan etxun. Gantxoagaz agarrauta eukanak kutxilloa sartzen eutsan txarriari eta odola galtzen ixten jakon. Euren etxean aitak hilten eban. Palangana baten batzen eben odola eta igurditen egon behar izaten zan, momentuan gogortzen dalako. Igurditen ibilten ziranean, zanak batzen ebezan eta hareek kentzen ebezanean odola ez zan gogortzen. Kargu egin behar jako, ezpabere segiduan gogortzen da. Gero, txarria erre egiten zan: antxina irakaz eta orain sopleteagaz. Irak prepareta eukiten ebezan gero erreteko. Erre eta gero, garbitu egiten zan; ostean, tripak atera, eskegi, eta gero zatitu.
Barriemoilea: Josefina Ereñozaga