Artzainen eguneroko beharra
- 2017
- ZEANURI
1960tik aurrera tabernetara joateko ohiturea guztiz aldatu zan. Harrezkero, jentea tabernara sarriago joaten hasi zan. Zapatu arratsaldeetan, tailerretik urtenda ostean, txikiteoa egiten zan. Kazuelatxuak eskatzeko ohiturea be baegoan: tripakiak, musturrak, gibela... Horreri takilotxua edo iskitxoa egitea esaten jakon; zeozer hartu eta jan, baina mahaian jesarrita. Bata zein bestea izan eikean: pintxoa jatea, zein afari ederra egitea.
Barriemoileak: Mari Tere Alberdi eta Antonio Barajuen