• 2013
  • GARAI
Atzera

Subasteari buruzko azalpena

 

Lehenengo mezea izaten da eta gero meza ostean abadeak bedeinkatzen dauz jeneroak. Ostean eskaintzak egiten hasten dira: batak, 20 euro, besteak 21… Segun jentea zelan animauta dagoan… Igaz 1.200 euro batu ziran.

Diruaren erdia Caritasi emoten jako behar izanari laguntzeko, eta beste erdia eleizako beharrizanetarako ixten da. Orain arte holan egin dabe.

Normalean etxeko jeneroa etorten da, eurek baserrian daukien jeneroetatik. Ezer ez daukienek erosi egiten dabez eta bertara ekarri. Normalean jatekoak izaten dira.

Lekukoak beti ezagutu dau subastea. Bere aurrekoei be beti entzuten eutsen subastearen gainean berbaz. Ez daki noiztik izan leitekean; idearik be ez dauka.

 

Barriemoilea: Justa Oregi

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak