Sanjuanetako errezitadua
- 2014
- MORGA
Sextantea erabilten da eguzkiagaz situazinoa hartzeko. Lekukoak ez eban hori egiten ikasi. Horretarako kartea behar da. Bertan situazinoa zein dan jarten da: longitudea eta latitudea. Longitudea luzerea da, ekialderantz eta mendebalderantz; eta latitudea iparralderantz eta hegoalderantz. Batzuetan latitudea atrapetan zan baina luzerea ez. Patroiak gitxi gorabeherako puntuak aterata kontuak ateraten ebazan kartan. Puntua gitxi gorabehera, fijo-fijoa ez zan izaten. Gitxi gorabehera jakiten eben non egozan, zenbat miliara egozan portutik. Horretarako eguzkiak urten behar dau. Eguerdiko ordu batetan puntuan eguzkia parau egiten da. Eguzkia parauta dagoanean atera behar da sextanteagaz situazinoa. Ordubatetan, eguzkia parau egiten da hor momentuan, eta, orduantxe atera behar da. Eguzkia parauta dagoan momentuan igual lainoa dago eta ezin da situazinoa koiu. Erloju ona euki behar da. Han puntu-puntuan parauta dagoanean, atrapau behar da situazinoa.
Barriemoilea: Felipe Iriarte
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa