Opariak amari
- 2010
- BERRIZ
Santiago Apostol kolegioa gaur egun Casa de la Pradera dagoan tokian egoan; Plaza Bizkaian. Ha dana zan el chamizo, Santiago Apostol kolegioa. Kolegioaren zinea Merkataritza Ganbera dagoan lekuan egoan. Gaur egun Merkataritza Ganberaren ondoan edifizio barri bat egin dabe −cristalera bat−; hor kolegioaren eleizea egoan. Patioak erdian egozan. Maisu normalak be baegozan, baina denpora haretan gehienak fraileak ziran. Komunidade handia egon zan. Ehun bat lagun bizi ziran han, herrietako jentea. Danak ziran ikasleak; han seminariorik ez zan egon, nahi-ta handik batzuk fraile sartu ziran.
Barriemoilea: Iñaki Egurrola
Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa