Umetako jolasak
- 2013
- ZAMUDIO
Hementxe, hementxe,
hementxe gatoz jentea bedeinkatuta,
gaurko gauean kanta behar dogu
Santa Agedaren kontua.
Santa Ageda ez da izaten
hilean, hilean, hilean,
urtean behin eta berean bere
zezeilaren bosgarrenean.
Eder soloan trongoa,
Maritxu zeure freskoa,
zeuri mosu bi emonagaitik
ez da mutila zoroa.
Eder soloan garia,
soinean gona gorria,
eraztunetik pasa leiteke
Begoña zeure garria.
Han goian-goian otea,
hantxe jan deutso botea
zuriz eta gorriz plegaurik dago
Jesusa zeure dotea.
Emoten badozu emoizu,
emoten ez badozu esaizu,
beste leku batera joateko
berandu egiten jaku.
Orain bagoaz alde egitera
agur hurrengora artean,
adiosik ez dogu usaten eta
agur hurrengora artean.
Barriemoilea: Dionisio Barrenetxea
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa