• 2008
  • MARURI-JATABE
Atzera

Ardi-lanea mozten

 

Ardi-lanea San Pedro, San Juan inguruan mozten jake. Artaziakaz egiten eben. Orduan ez zan besterik egoten. Informanteak makineagaz ebagiten ez dau inoiz ikusi…bere buruan... afizionaduek be arin egiten eben behar hori, baina ez dauz oindino horreek holan egiten ikusi.

Lehenengo, idunpetik hasita tripaganea garbitu behar da. Gero, kaderak amarrau, eta gero behe-ganean etxunda ipinita agarrau kaderetatik. Holan dagoala, tripaondoa garbi dagoan lekutik hasi eta atzeko izterra eta aurrekoa egin behar dira lehenengo; eta, ostean, atzeko kaderea eta aurrekoa. Ostean handik beherantza lepoko bizkarrera arte.

Gero iduna apurtxu bat goitik garbitu, eperdiganean koiu eta burua izter bitartean sartzen jakon ardiari. Eperdiganean ardia ipinita, han jausten zan gero kapadea (lanea) behera. 

Behar hori eskortan eta etxean egin izan dabe, bietan. Halanda be, akabuko urteetan etxean egin dabe.

 

Barriemoilea: Agustin Barandiaran

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala

Erlazionatutako Bideoak