Oiloen jatekoa
- 2007
- SOPELA
Hementxe, hementxe, hementxe gatoz jentea bedeinkatuta, gaurko gauean kanta behar dogu Santa Agedaren kontua. Santa Ageda ez da izaten hilean, hilean, hilean, urtean behin eta berean bere zezeilaren bosgarrenean. Eder soloan trongoa, Maritxu zeure freskoa, zeuri mosu bi emonagaitik ez da mutila zoroa. Eder soloan garia, soinean gona gorria, eraztunetik pasa leiteke Begoña zeure garria. Han goian-goian otea, hantxe jan deutso botea zuriz eta gorriz plegaurik dago Jesusa zeure dotea. Emoten badozu emoizu, emoten ez badozu esaizu, beste leku batera joateko berandu egiten jaku. Orain bagoaz alde egitera agur hurrengora artean, adiosik ez dogu usaten eta agur hurrengora artean.
Barriemoilea: Dionisio Barrenetxea