Eskolara gitxi
- 2016
- ARRATZU
Hor goi-goian bost ardi
hiru jantzan eta bi adi.
Etxe honetako Jose Luis bere
zaldia dauka zelaturik,
zaldia dauka zelaturik baina
lau kate ditu zerraturik.
Herri honetan ez dala sartu
berori baino hobagorik.
Udabarrian urteten dabe
errekaren bazterrean bitxiak,
haretxek baino ederrago dira
laztana zeure begiak.
Hormaren zuloan sagua
bere atzean katua,
etxe honetako aingerutxua
Jaungoikoak bedeinkatu dagiala.
Barriemoilea: Paulo Errazkin
Erakundeak: EJ-GV, Bizkaiko Foru Aldundia, Getxoko Udala eta Labayru Fundazioa