Desafioetan dirua
- 2019
- ZALDIBAR
Buruz buruko txapelketan 1956an Arriaranen kontra galdu egin eban, Astelehena frontoian. Egun haretan oso urduri egoan. Hurrengo urtean, 1957an, Deportivo-n txapeldun izan zan. 1958an, Ogetak irabazi eban finala, Arriaranen aurka. Eskutik ez ebilen ondo eta atzerapena eskatu eban, 8 egunegaitik ez eutsien emon. Azkenean, Ogetak jokatu eban beraren ordez. 1959an Ogetak irabazi eutsan finala; eta 1964an, Azkaratek, Anoetan.
Barriemoilea: Jesus García Ariño