Karnabal-eguneko kantea
- 2012
- BUSTURIA
Sanjuanetan zuzia egiten eben gariaren txolakaz. Neskatoak eta mutilak alkarregaz batuta ibilten ziran.
Hauxe esaten zan:
San Juan Bagileko,
zapoak eta sugeak erreteko,
artoak eta gariak gordeteko,
San Juan Bagileko.
Gari-txoleari sua emonda ibilten ziran soloetatik. Lehenengo su handi bat egiten eben, eta han biztu gero txolea. Sasiak, egur zaharrak eta holakoak batu eta su handia egiten eben. Eta gero, txolea han biztu. Batetik bestera saltetan be ibilten ziran.
Barriemoilea: Kontxi Iturriaga
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala