Hau da zoritxarreko
- 2010
- BERRIZ
San Blas jaiegun handia zan. Feria egiten zan Abadinon, eta etxeko gurasoak eta aitita-amamak falta barik joaten ziran. Baina gazteak, ostera, biharamona ospatzen eben, San Blas Txiki eguna. Egun horretan gazteriarentzako erromeria itzela egiten zan. Inoiz edurretan be, euritakoaren azpian dantzan ibilitakoak dira gure lekukoak.
Abadinon ezeze, Durangon be, Maristen eskolan kasurako jai egiten eben arratsaldez San Blas Txiki egunean.
Berriztik antza, neskak baino, mutilak joaten ziran gehiago.
Barriemoileak: Antonio Barajuen eta Mari Tere Alberdi
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala