Ikazkintza 1
- 2008
- MARURI-JATABE
Ereñon bainuetxea trokan egoan. Euren ama-ta han bizi ziran. Gerran akabau zan. Etxean barruan be ibilita dago, amagaz joanda. Han uratsa dago; bainuak egoten ziran. Txorierri aldetik jente asko etorten zan. Ona zan! Gero, erromeria egiten zan han, eta Arrigorriaga eta Zaratamotik jentea joaten zan… Bolalekua egoten zan han, haretxak be bai, bost edo sei haretx handiak inguruan.
Barriemoileak: Juan Jose Etxebarria eta Domingo Belamendia