Bedar-metak
- 2007
- BERRIZ
Baten akordetan da, Eubakoak-edo ziren mutilak, praka zuriekin; gabaz praka zuriak be ikusi egiten ziran. Beherantza joan ziran Luan ostetik isilik eta arin, bueltaka hareek, eta eurak barre! Barre egiten da ezer pasau ezean baina zeozer pasau bazan, ba... Sagarrekin harrika ibilten ziran.
Baeukien harrikalarien famea Oromiñarrek. Zaharrak gazteei erakutsi eta gazteak segidu eta hareek zahar egiten ziranean, gazteak paretan ziran... Sasoi bat egoan esaten ebena: "Oromiñora ezin lei joan neska-laguntzen ze harrika egiten dabe".
Neska-laguntzea da, nobio izan aurretik erromeriatik neskei etxera laguntzea. Txisteak kontau eta erromerian alkarregaz ibili eta hamabost-hamazazpi urtera artean, "los de la cascarilla".
Barriemoilea: Serafin Zamalloa
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa