San Isidro orduan jaieguna
- 2011
- IURRETA
Oiloak norberak etxean hazitako txitak izaten ziran. Oilarra be egoten. Oiloa danetik ibiltekoa danez, alanbreagaz zarratuta eukiten zan oilategia. Barruan fruta-arbolak be eukiten zituen: okaranak, madariak, sagar banaka bat, melokotoiak, hikoak… Oilategiaren barruan eukiten ziran, oiloek sats asko egiten dabelako eta fruta-arbolei satsa ondo jatorkelako. Bitarteka, oilo bat lekuren batera joan, habia egin eta txita-bandeagaz agertzen zan.
Barriemoilea: Maribel Gorostizagoiza