Komunino txikia eta handia
- 2011
- LEKEITIO
Ogia artesan egiten eben. Eskua kantsau egiten zan. Arrebeak egiten eban gehienetan; ura bota eta amasauta. Etxeko lebadureagaz egiten zan. Sanoa eta goxoa izaten zan haregaz egineko ogia. Ogia egiten zanean, kilo bat inguru hurrengorako ixten zan, artesan tapauta. Astean-astean sei-zazpi ogi egiten ebezan; eta artoa eta sagar erreak be bai, laban aurretxuan ipinita.
Barriemoilea: Paulino Okamiz Ikazuriaga