Txikitoa hogeta bost zentimoan
- Edatekoak
- 2013
- ZAMUDIO
Zazpi-zortzi urtegaz ezagutu eban ogi zuria. Etxerik etxe jeneroa saltzen ibilten ziran enbrak, estraperlistak, ekarrita ezagutu eban lehenengo ogi biribil nagusia. Artean ogi baltza egon zan, txuskoa; zahiagaz eginda egoten zan. Jan eta arraskau egiten eban hesteetan-eta. Baina bera bere bat izaten zan.
Armintzara joaten ziran ogi-errazino bila, ze bere aitak ez eban euki Jatabetik ogi-errazinorik; Lemoiztik ipini eutsien, eta Lemoiztik onena Armintzara joatea izango zala inoan aita difuntuak. Jatabetik hara joaten zan egunean-egunean ogi-errazino bila.
Barriemoileak: Kontxi Iturriaga eta Agustin Barandiaran
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala