• 2012
  • MENDEXA
Atzera

Neska-mutilen arteko hartu-emonak

 

Gaztetan Lekeitiora bajatzen ziran. Orain ez, baina orduan ez jaken bape kostetan oinez joatea. Etorri be oinez etorten ziran. Zubian, Santa Luzia inguruan, nesken zaratea entzun eta arin-arin hasita neskak atrapau egiten ebezan. Neska-mutilak erromerian batzen ziran. Bueltan, askotan, alkarregaz etorten ziran, lantzean behin bai eta gero hurrengoan ez. Orduan neska-laguntzea egiten zan. Neskeari baserrira laguntzen jakon, eta gero handik etxera.

 

Barriemoilea: Jose Txakartegi

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa