Lehen irakasle kontratua
- 2019
- MUNGIA
Garia zemendian ereiten zan; irailean eta urrian iretarako. Abuztuan garia jo eta naboa ereiten da, eta naboa etorten da negurako. Gariak erein eta ostean, nabo-orria egin edo naboa sartu (ganadu-jatekoak egin), eta egurrak txikitu surterako; horreek ziran beharrik txarrenak. Igual egun osoan soloan nabo-orriginen, eta denpora txarra bazan, egurrak txikitu. Horreek izaten ziran udazkeneko beharrak.
Barriemoilea: Mateo Urien
Erakundeak: Labayru Fundazioa eta Berrizko udala