• 2014
  • IBARRANGELU
Atzera

Mutilek makilak eta neskek panderoa

 

Orain ez dabe erronda hori egiten. Uste dau aspaldian Gabon-egunean bakarrik urteten dabela. Kebonikoak edo gabon-kantuak abestuten dabez. Eurak dantza-taldea amaitu arren, 1980ra arte edo jarraitu eban berak umeekin urtetan. Don Domingogaz entseguak egin, bere etxean preparetan eben ume Jesus… eta horregaz 1982ra arte edo jarraitu eben gitxi gorabehera. Berak itxi ebanean ez dau uste beste inork jarraitu ebanik, orain barriro hasi dira Gabon- egunean bakarrik. Orain ez daki Jesus umea andan eroaten daben edo ez. Mutilak makila erabilten eben kantuetarako eta neskak panderoa. Arratsaldean umeekin ibilten ziranean Don Domingo joaten zan eurekin eta bera umea zala be Don Domingo bakarrik. Neskak alde batetik eta mutilak bestetik joaten ziran eta arratsaldean danak batera.

 

Barriemoilea: Koro Ormaetxea

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa