Txarri-beharrak egin eta gero, txarrikiak jatea
- 2018
- ARRATZU
Areatzan bertan mataderoa egon da; hondino be bertan dago etxea. Mutikotan eskolatik urten eta bertara joaten ziran ganaduak ikusten. Bertako jenteak ganadua baino ez eban eroaten mataderora; karnizeruek txarriak eta artxoak be hilten ebezan mataderoan; ostantzean jenteak txarriak-eta etxean hilten ebazan.
Barriemoileak: Victor Orue eta Jose Luis Orue