• 2007
  • BERANGO
Atzera

Marti kakatsu

 

Lekukoaren aitak eta aititak artegia euki eben, artzainak izan ziran. Bere aitak hauxe kontetan eutsan: apirilaren aurreko hilabetea martia da. Martiko azken egunetan eguraldi txarra hasi eta apirilaren hasierako egunak sano txarrak izan ziran; edurtzak, abazuzea, kazkabarra egin ebazan, eta ardiak hil.

Eta artzainak eskuak burura eroanda esaten eban: Ai, ai Marti Kakatsu, arranak kolkoan eta narruak lepoan—, ardiak hil eutsazalako.

Eta besteak esan eutsan: —Baina zelan marti, marti kakatsu? Orain apirila bada?

Eta artzainak erantzun: Bai, baina martiak apirilari eskatu deutsaz bost egun.

 

Barriemoilea: Tomas Abarrategi

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak