Ezkatza, aska aurrea eta kortea
- ARRATZU
Aititak esaten eutsan basora beti makilea eroan behar ebala. Sugeren batek-edo urteten baeban be, makileagaz dominetan zala; eta kutxillo bat eta kordela be bai, metro bete inguruko kordel on bat beti eroan behar dirala basora boltsikoan. Berak mutikotan beti eroaten zituan, orain ez dauz eroaten baina.
Barriemoilea: Jesus Eguzkiza