Despedidea mutilakaz batera egitea
- 2018
- BUSTURIA
Lehengo eta gaur eguneko pelotarien artean alde nabarmena dago. Lehengoak profesionaletan ibili arren, sarri beste lanbideren bat be baeukien. Partiduak prestetako modua be oso desbardina zan. Gimnasiora joan ordez, basora joaten ziran eta bide batez besoak lantzeko ariketak egiten ebezan.
Partiduak eurak be, oraingoen aldean, askoz luzeagoak eta gogorragoak ziran eta Mikelen esanetan, partidua bera zan entrenamenturik onena.
Barriemoilea: Mikel Berasaluze
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala