Kukua eta elaia
- 2015
- GALDAKAO
Konturatu ziran holan ezin ebela jarraitu, eta Tereren etxeko auzoakana joan zan etxea libretako konbenziduten. Ezin sinistuta geratu ziran. Esan eben eurek bilatuko ebela etxea eta emon egingo eutseela. Etxe hori erosteko dirua danen artean jarri eben. Etxearen esku baten ikastola jarri eben, eta beste eskukoak joan ziranean, dana hartu eben. Obretarako ez eben problemarik euki. Bere senarraren (Jose Maria Mujika) eta Nikola Madariagaren bitartez egin eben dana, hori ez jaken kostau.
Barriemoilea: Karmele Goñi
Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa