Artzaintzatik bizimodua ateratea
- 2008
- MARURI-JATABE
Lehen legarra artxoari kentzen jakon esnean egoala. Arean jaten baeban, legarrak baltz urteten eban eta harek ez eban balio. Bedarrik jan bakoak izan behar dau, kortatik atera barik, eta esne hutsean dagoana. Hiru bat astegaz artxoa hil eta legarrak eskagita urteak emoten ebazan.
Legarra artxoaren estomague izaten da. Amarrau eta eskegita ixten zan suetean, eta ez jakon ezer pasetan. Gero, hori ur berotara botaten zan. Amak tantakadakaz neurtzen eban. Litroko zenbat bota behar zan kalkulauta eukiten eban.
Barriemoilea: Domingo Belamendia
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Bediako Udala