Lanazko koltxoia egiteko, lehenengo lanea erosi behar da, pintxoak badaukaz kendu, gero lanea uragaz garbitu, sikatzen itxi, eta gero, telea erosi koltxoiarentzako zakua egiteko. Koltxoia han sartu eta gero bere josi egin behar da. Gehiagotan egin ezkero, hobeto; baina, urte birik baten, sikeran, ha soltau, gainekoa garbitu, lanak paluaz edo zeozegaz jo; eta gero, haizetxua dagoanean, eguzkitan ipini eta hautsa kendu. Hori, gitxienez, urte birik baten egin behar zan. Urtean egiten ebenak bere asko egongo zirala dino, baina handik gora ezin zan holan itxi, ze lanea alkarri pegau eta gogortu egiten da. Halan ipini ezkero, eta atzera zakuan sartu eta josi, orduan dago koltxoia ondo; arolago.
Barriemoilea: Juanita Barandiaran
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala