Santa Ageda
- 2010
- BILBAO
Labasua egiteko, labea euki eben etxaurrean; bizitza biena zan. Biribil bat zan, eta hor sua egiten zan. Goian igarten jakon labeari noiz egoan bero, harria zuritu egiten zan eta. Bero egoanean, zabor guztiak ateraten ebezan palu luze bategaz. Eskoba antzeko bat egoten zan irakaz eginda, ura bota eta ondo garbitzeko. Lehenengo, opilak egiten ziran: talo lodiak. Gero, artoa sartzen eben eta egun bigarrenean atera. Halanda be, jagon egin behar izaten eben artoa eta bueltea emon lantzean behin pala bategaz, alde batetik erre ez eiten.
Barriemoileak: Miren Urrutia eta Jon Urrutia