Legarra
- 2011
- BEDIA
Santa Ageda bezperan be errondan urteten eben; orain be urte batzuk badaroez. Lehen umeek goizean urteten eben eta nagusiek arratsaldean, gauez. Orain goiz eta arratsalde dabizz. Santa Ageda aurreko edo hurrengo asteburuan urteten dabe, hurbilen dagoanean, zapatuz. Betiko Santa Ageda kantetan izan dabe:
"Santa Ageda, Ageda,
gure martiri maitea.
Herri honeri emon eiozu
zoriona eta bakea".
Gero Santa Agedaren bizitzaren kanta batzuk eta herri-kopla batzuk be kantetan ebezan.
Barriemoilea: Koro Ormaetxea
Erakundea: Labayru Fundazioa