• 2010
  • BUSTURIA
Atzera

Kuartua eta komuna

 

Kuartuetan ohea eta komodea egoten zan. Komodea erropak gordeteko armarioa zan. Horman Jesukristo edo santu bat eta listo.

Komuna bakotxak erea egoan lekuan eukan. Orduan ez zan bañerarik egoten, eta eskusaurik be ez. Urik be ez zan egoten, eta bonbarik be ez zan behar izaten. Leku batzuetan komunik egon be ez. Animalien artera joan behar izaten eben egiten, edo, ezpabere, hegaltxu baten. Lekukoak ezagutu dau txabolatxu bat aparte, etxeari lotuta. Bertan kajatxu bat ipini, zuloagaz, eta han jesarrita eginbeharrak egiten ziran. Gero hari tapea ipinten jakon. Eta noizean behin ha atara egin behar zan, soloetara bota edo.

 

Barriemoileak: Milagros Salinas eta Rafael Ugalde

Erakundeak: Busturiko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia