Andrazkoek umeak euki orduan beharra itxi
- Zerbitzuak
- 2023
- BERRIZ
Soldadiskera joan aurretik kintoek bazkaria egiten eben. Talletan ziranean egiten eben bazkaria. Berrizen egun bi egiten ebezan kinto-batzen. Afari bat egiteko beste diru batzen eben etxerik etxe. Berrizen usadioa zan. Batzen eben diruagaz bazkaria egiten eben eta sobretan zana banatu danan artean.
Bueltau ostean be kinto-bazkaria egiten da urtero herrian, eta gero, beste bi edo hiru egiten dabez bertan lagun izan ziranek. Lehenengotan hogei-edo hasi ziran eta orain lau edo bost bakarrik.
Barriemoilea: Jose Mari Urien
Erakundeak: Labayru Fundazioa eta Berrizko udala