Sanjuan-sua
- 2011
- BEDIA
Karrakea be eroaten eben, gero erosikoa; baina, artean, oholagaz egiten eban euren aitak. Ugal bat ipini eta kadereagaz zapaldu kli-kla, kli-kla. Hasikeran etxean egiten zan, gero erostea etorri zan. Karraka zaharrak izaten ziran. Eta Erramu-egunean kurutzeak egiten ziran leizarragaz. Leizarrak zuritu, danak tamainu bardinekoak; kurutzetxua sartu; eta gero, goizean –tximurtu barik egon daitezan orriak–, loratsuenak ereinotzean sartu eta hareekaz azalakaz batu eta lepoan eroaten ebezan mutilek Meakaurrera bedeinkatzen. Hori Erramu-egunean egiten zan. Gero soloetan ipinten ziran eta Pazkoazkoa egiten zan urtean baten. Pazkoazkoek emoten eben txartela entregau behar izaten zan parrokian. Hori txartela ez dau ezagutu, entzutea bakarrik dauka. Konfezinoko txartela izaten zan hori; konfesauta egon behar izaten zan.
Barriemoilea: Josefina Oregi
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa