Emerandoko buruan
- 2014
- MUNGIA
Euren kalea zan inportanteena. Zelaiari bueltea emon eta kale-etorria egiten zan behetik gora eta goitik behera kaballoakin. Zaldi gainean joaten ziran. Hareek antzarrak kalean batetik eta bestera sokakin ipini, eta han kaballo gainean joan behar eben. Hareek antzarrak bizirik ixten zituen. Saman orioa egiten eutseen laban egiteko. Kaballoek ez eben geratu behar; kaballoa geratu barik, hara joan eta antzarra ebatu behar eben. Samea okertu behar eutsien, antzarra hil.
Barriemoilea: Lorenza Elorza
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa