• 2017
Atzera

Karkaben aztarnak

 

Areatzak Erdi Aroko uri baten egitura tipikoa dauka. Plazea da zentro nagusia; gero, plazatik pasetan dan Bekokale, lehen errege-bidea zana, kostarantza joiana; eta horren paralela bat. Etxeak karkabaz edo kale txikitxu batzuez banatzen ziran. Hondino be geratzen dira kalexka horreen aztarna batzuk: Zubizaharra eta Ilargiren artekoa, Kortazar, Pujana, Arragoeta aldean be hainbat karkaba dagoz. Horrek erakusten dau uriaren egiturea zein izan zan.

 

Barriemoilea: MIkel Urriz

Erlazionatutako Bideoak