Izekoa Busturin karneta atera eban lehenengo andrea
- Garraioa
- 2018
- BUSTURIA
Lurrezko lapikoa beheko suan ipinita kafea egiten zan. Txikoria eta kafea botaten jakon. Beheko sutik ilintia hartu, egur bat suagaz, eta bertan sartzen zan. Kafeak salto egiten eban, kafe-espres moduan. Kafe ona izaten zan ha. Eurenean aititak eta aitak beti sartzen eben ilintia lapikoan, gustua emoteko-edo. Lapikoa handia izaten zan, egunetarako kafea gordeten zan. Tapa handi bategaz tapau eta kolau egiten zan iraztontziaz pitxer batera; eta pitxerretik ontzi batera, eta behar dana berotu. Esnea egosten zanean, esne beroari kafea bota eta gozo-gozo egoten zan armozetako.
Barriemoilea: Hilario Alkorta