• Drinks
  • 2007
  • BERRIZ
Return

Kafea ilintiagaz berotu

 

Lurrezko lapikoa beheko suan ipinita kafea egiten zan. Txikoria eta kafea botaten jakon. Beheko sutik ilintia hartu, egur bat suagaz, eta bertan sartzen zan. Kafeak salto egiten eban, kafe-espres moduan. Kafe ona izaten zan ha.

Eurenean aititak eta aitak beti sartzen eben ilintia lapikoan, gustua emoteko-edo. Lapikoa handia izaten zan, egunetarako kafea gordeten zan. Tapa handi bategaz tapau eta kolau egiten zan iraztontziaz pitxer batera; eta pitxerretik ontzi batera, eta behar dana berotu.

Esnea egosten zanean, esne beroari kafea bota eta gozo-gozo egoten zan armozetako.

 

Informer: Hilario Alkorta

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala