Etxean, txarria hilten eben, eta txorizoa eta pernila be saltzen eben zenbatgura. Aitak komedora egin eban berrogei bat lagunentzat, eta urteak-eta ospatzen hasi zan jentea. Etxekoen artean manejetan eben tabernea. Gorozikatik be etorten jakezan loba batzuk laguntzen.
Barriemoilea: Natividad Bilbao Onaindia
Erakundeak: Zuztarretatik Ahora eta Labayru Fundazioa