Udabarrian txori-habiak
- 2012
- MUNGIA
Bildotsak etxean hilten ziranean dana aprobetxetan zan: odola, tripak... Tripak garbitu egiten ziran tripotxak egiteko. Horretarako odola batzen da taza baten; gero tripak, hesteak, banan-banan artaziagaz pasau eta hurrengo egunera arte ixten dira uretan, zikin guztia kentzeko. Ondoren egosi egiten dira odolagaz batera, ordubete inguruan. Horixe dira tripotxak: odola eta hesteak. Gero arrautzeagaz nahastauta jaten dira.
Barriemoileak: Justa Oregi eta Crispin Arregi