Andrek egin baserrietako beharrak
- Zerbitzuak
- 2023
- BERRIZ
Makina bat jantza eginekoa da Lezamako plazan! Errosariora joan ezean, amak ez eutsan urteten ixten; derrigor joan behar izaten eban errosariora. Meza nagusira joan ezkero, mezatik etxera, bazkaldu, tresnak garbitu eta arrastiko hiruretan errosariora joaten zan. Errosarioak ordubete-edo holan tardetan eban; eta lauretan hasten zan jantzea eta lotu be ez zan egiten, harik eta akabau artean. Abemarietan akabetan zan; gaua egiteko sasoia zanean. Orduantxe lotzen zan musikea.
Barriemoilea: Dionisia Bustinza
Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa